Honi buruz
State of the Map urtero egiten den nazioarteko bilkura da, OpenStreetMap munduko mapa libre eta editablearen ingurukoa. 2009.eko udan hirugarren aldiz ospatuko da Amsterdam-en, uztailaren 10etik 12ra. Lehen aldiz, hiru egunetan luzatuko da hitzaldia.
Aurreko edizioetara, 2007an Manchester-en eta 2008an Limerick-en, mundu guztiko jende andana hurbildu zen – OpenStreetMaperrak zein gainerakoak – eta hizlari ezagunak izan ziren, hala nola, Google, Multimap edota AND, batzuk aipatzearren. Aurtengo edizioa egun bat gehiagoz luzatuko da – ostirala – OpenStreetMapen erabilpen komertzialaren bideragarritasuna aztertuz bertan. GIS eta IT industriako puntako profesionalek, zein politikariek, ondorengo gaiak izango dituzte mintzagai: “Zein da geo-informazioaren benetako balioa?”; “Nola lehiatu daitezke OpenStreetMap bezalako ekimen kolaboratiboak eskaintza komertzialekin?”. Beraz, informazio geografikoarekin lotura duen edozeinentzako hitzaldi interesgarria izango da.
OpenStreetMap mundu osoko mapa libre eta editablea da. 2004an abiatu zen zu bezalako jendearen eskutik. Munduko edozein lekutako informazio geografikoa ikusi, editatu eta erabiltzeko aukera ematen dizu.
OpenStreetMap fundazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero bidali email bat team@osmfoundation.org helbidera.
No Comments